XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gehiegi nekatu, ahitu egin naiz.

Silvi eta bion artean eraman genuen gelara eta, bitartean, Laurak hozkailutik jela koxkorrak ekarri zituen, buruko poltsa betetzeko.

Xuc utzi genuenean, zerbait lasaixeago, neskak honela esan zigun:

- Ez zekiat zer pentsatzen duzuen, baina osasuna galtzen ari dela ikusten diat.

- Pittin bat gizendu eta sendotzea lortzen ez badugu, horrenak egin dik.

- Exageratua da gero neska hori! ihardetsi zion Xucek.

- Exageratua?

- Bai zera!

- Egin ezak kontu zuzeneko kontzertuan gaudela.

- Pentsa ezak herrikoak dei egiten digutela, festetan jotzeko: hamabost egun barru.

- Eta Xuc seigarren kantatik aurrera jarraitu ezinik...

- Gaur nekatuta geunden.

- Azkeneko egunotan buru-belarri ibili gara lanean desenkusatu nuen.

- Ez zekiat.

- Gaurkoaz ezin diagu ezer esan.

- Hauxe bakarrik falta genian, gaisotzea ere debekatuta egotea.

- Gaixoa, agian gripeak jota zegok.

- Agian bai, utzi berean.

- Piztu zinta, ea zer gertatu den bigarren saioan.

- Ez al dugu itxaron behar Xucek entzun ahal izan arte? esan nuen.

Sakon-sakonean, berriro ere gaizki ez ote genuen egin beldurrak nengoenez, luzakizunak eman nahi nituen egiaztatzeko unea irits ez zedin.

- Hori da, Xucek bihar entzungo du.

- Tira, bada.

Aparailua piztu genuen, bihotzak estu, kezka larrian.

Prest geunden, bada, entzuteko, dena ongi suertatuko zen itxaropenaz.